Natura eta kanpoko kirolak betidanik maitatuz, biologian lizentziatua izan naiz, Biologia Ekologian Masterra lortu aurretik. Aldi berean, Euskal Herrian eskalada eta mendizaletasuna praktikatzen nituen, zuhaitzen abentura parkeen eraikuntzan eta ustiapenean lan egiten nuen bitartean. Inausketak eta loretzaintza logikoki inposatu zitzaizkidan, landareak eta kanpoko kirola banatzen dituelako.

Beraz, pozik segitu nuen CS Arboriste Élagueur prestakuntza, zuhaitzgintzan eta soka teknikan ezagutzak sakontzeko helburuarekin. Adarretan, beraz, nire bi pasioak lotzeko gogo horretatik sortu zen.

Gaur egun Adarretan, Hendaian den enpresa bat da, zuhaitz eta lorategi zerbitzuak eskaintzen dituenak Euskal Herrian.

Gure helburua, beti zuhaitzak zaintzea da, haien biologiari eta ingurumenarekin duten interakzioari buruzko ezagutza gordetuz ahal bezain bat. Horregatik, Adarretan-ek, besteak beste, abenketa eta mantenimendu estrukturalak eskaintzen ditu, praktika modernoak, zuhaitzak babesteko, ahuldu gabe, lehen egiten zena ez bezala batzutan, beldurrarengatik. Praktika hauek, gaur egun, gure zuhaitzekin modu iraunkorrean bizitzea posible egiten dute, Euskal Herriko ondare natural aberats eta banaezina babestuz.

Lorategi eta bertan bizi diren animalia espezieen zaintzea ere beharrezkoa da guretzat. Horregatik, zenbait neurri errespetatzen ditugu, adibidez, landare hesiak mozteko datak errespetatuz, edo gure guneetan produktu ekologikoak erabiliz esklusiboki.

Beraz, zure jabetza, zure zuhaitzak eta zure lorategiak elkarrekin bizitzeko galderak edo zailtasunak aurkitzen badituzu, Adarretan-ek pozik aurkituko du irtenbide bat, zure bizi-espazioa zaintzeko, inguratzen zaituen natura gozatuz.

Nor gara...